
|
Guraso estimatuak: Eskolako zuzendaritzak eta I.G.E.K proposatuta eta guraso talde baten laguntzari esker, datorren astelehenetik aurrera , Urriaren 3, eskolako liburutegia, astelehenetik ostegunera, 16:15tik 17:15ra zabalduko da Lehen Hezkuntza ikasleentzat. Gehienez 25 ikasleko taldeak izango dira eta kopuru hau gaindituz gero lekua izan arte itxaron beharko dute. Liburutegia etxeko lanak egitera edota irakurtzera soilik joan daiteke, EZ DA haurtzaindegia eta arau batzuk bete beharko dira: EZIN izango da jan; isiltasuna mantendu; portaera agokia; errespetatua zaintzaileari eta ikaskideei... Halaber, gurasoak umeekin han EZ egoteko eskatzen da, eguneko arduraduna izan ezik. Zuetariko bat laguntzen interesatuta baldin badago, izena eman ahal duzue eskolako idazkaritzan ( 943170011). Hilabetean txnda bat, gutxi gora bere izango zen. Eskerrik asko
|